Nabarniz

Herri euskalduna

JATETXE NABARNIZ 1998. urtean zabaldu zen Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotz-bihotzean, Nabarnizko herrian. Bizkaiko herri txiki honek 237 biztanle ditu eta 360 m-ko altueran kokatzen da Busturialdeko eskualde barrenean, Iluntzar (728 m) mendiaren magalean.

Bost auzok osatzen dute udalerria, bakoitza bere baselizaren inguruan: San Kristobal baselizaren inguruan Ikazurieta, San Miguelen inguruan Uribarri, San Gregorio Merikan, Santiago Lekerikan eta Gorostizako Andra Mari eleiza Eleizalden, jatetxetik 85 m-tara.

Jantokia eta zerbitzua

140 mahaikiderentzat lekua du jantokiak (elbarrituentzat sartze erraztuarekin) eta Kontxi Gorospe sukaldari eta ugazabak euskal gastronomia tradizionaleko jakiak ontzen ditu bere baratzeko eta merkatuko produktu freskoenekin.

Lehengaien kalitateak eta bezeroarenganako gertuko tratuak egin dute ospe Kontxi eta bere jatetxea. Ingurune osoan jada ezaguna den eta urte guzti hauetan etxeko espezialitate bihurtuta dabilen bere barazki menestra da jantokiko protagonista nagusia.

Hala eta guztiz ere Kontxik baditu eskaintzeko, besteak beste, bezeroek ezagun bilakatu duten indaba gorriak «sakramentuekin», txuletoia eta bakailoa pil-pilean edo bizkaitar eran.

Giro eroso honetan, jatetxeak, eguneko menua, asteburukoa, kartara, adostutakoa edo aginduz aurretiaz eskaturikoa, bikoteei, laguntaldeei, enpresei edo ospakizun berezietako tropeltxoei bazkari eta afari oparoak prestatzen dizkie.

Euskadi Gastronomika logotipo
Menuak eta eramateko janaria Egon hadi lo eta jango duk mehe
Nola iritsi? Beti ordu duena,
beti berandu heldu ohi dena

Kokapena

43.321870, -2.584005

Informazioa

Jatetxeak zin-zinez zerbitzu publikoaren erabilera gomendatzen du Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Bizkaia Bizkaibus logotipo

Zerbitzu publikoz

Bizkaibus.

  • GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua) NABARNIZ (2208 Eleizalde geralekua).
    A3532 linea: Astelehenetik ostiralera (lanegunetan):
    14:15, 20:30.
  • NABARNIZ (2208 Eleizalde geralekua) GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua).
    A3532 linea: Astelehenetik ostiralera (lanegunetan):
    06:15, 07:15, 14:45, 21:00.

* 2016ko maiatzean eguneratua.
OHARRA: Jatetxe Nabarniz ez da ordu aldaketen bitartez sortu litezkeen arazoengatik erantzule egiten. Informazio gehiagorako jo www.bizkaia.eus helbidera edo deitu 94 612 55 55 telefonora (Bezeroentzat Arreta Zerbitzua).

Kotxez, motoz, bizikletaz, oinez

  • Gernika-Lumotik: 9,9 Km.
    BI-3242 errepidea jarraituz (16 min).
  • Lekeitiotik (Ereñotik igaroz): 19,6 Km.
    BI-2238, BI-3242 errepideak jarraituz (30 min).
  • Lekeitiotik (Aulestiatik igaroz): 18 Km.
    BI-3447 errepidea jarraituz (27 min).
  • Ibarrangelutik: 11,6 Km.
    BI-2237, BI-3242 errepideak jarraituz (18 min).

* Jatetxetik 70 m-tara 20 plazako parking publikoa.

Erreserbatu mahaia T+ 94 625 05 58