Iluntzarrera igoera Leiako mendilerroa
Iluntzar (Nabarniz)

Garaiera: 726 m.
Desnibela: 363 m.
Kokapena: 43º 18′ 55,82” N / 2º 34′ 02,09” W
Altitude erlatiboa: %49
Sarbidea: Merika auzoa.
Iraupena: ordu eta laurden.
Zailtasuna: baxua.

Jatetxe Nabarniz Iluntzar mendiaren magalean aurkitzen da kokatuta eta igoera polit baten ostean bista ederrak ikus daitezke bertatik egun oskarbi batean. Bizkaiko kostaldeko mendietatik altuera garaienetakoa du eta panoramika ikusgarria eskaintzen du bere tontorrera iritsiez gero.

Nabarniz - Iluntzar (mapa topografikoa)
Ineritzeko leizea Erronka handia kobazaleentzat
Ineritzeko leizea (Nabarniz)

Sakonera: 330 m.
Luzera: 900 m.
Ahoa: Iluntzar (644 m.).

Iluntzar mendiaren bizkar batean zabaltzen den leize hau Busturialdeko eta Lea-Artibai eskualdeetan ezagutzen den sakonena da gaur egun. Espeleologia egiteko erronka handia da eta horregatik bisitatzen dute leku askotako kobazaleek.

Inguruko jendeak betidanik ezagutzen du eta hainbat kontakizun aipatzen dira berari buruz. 1970eko hamarkadan egin zen lehen esplorazioa. Urteak geroago, Gernikako ADES Espeleologia Taldeak neurketak egin zituen eta gaur egunean ontzat ematen den 330 metroko sakonera duela diote.

Espeleologoak neurketa honetako sakonerara heltzen dira ur korrontea jarraituz, baina urek handik aurrera egiten dute, Iluntzar mendia barru-barrutik gurutzatzen duen erreka nagusiarekin bat egin arte. Erreka nagusia Paltzuaraneko sakako urzuloetan hasten da eta Lezateko koban (Aulestia) irteten da kanpora, Lea ibaiarekin lotuaz.

Espeleologoek ez dute oraindik lurpeko erreka horren zatirik handiena ezagutzen. Horixe da hain zuzen geroko espeleologiarentzako desafioa: Paltzuaraneko kobak, Ineritzeko leizea eta Lezateko haitzuloa elkarrekin lotzea.

Garaiaren ibilbidea 500 urte baino gehiagoko baserriak

Nabarnizen kalitatezko baserri asko aurkitu ditzakegu, garaiak, Burdin Aroko gesteroak, eta abar. Merezi du bisitatzea Iluntzar mendiko hegaleko landatar inguru hau.

Ibilbidearen hasiera eta amaiera: Eleizalde auzoa.
Gehienezko aldea: 250 m.
Distantzia: 8,2 Km.
Gutxi gorabeherako iraupena: bi ordu eta erdi.

Ikazuriaga baserria (Nabarniz)
Monumentuak
  • Gorostiza Andra Mariaren eleiza.
    Estilo gotikokoa (XV. mendekoa), 1800 urtean berreraiki zuten, presbiterioaren eta oienan duen dorrea errespetatuz. Bermeoko Andra Marirekin batera lehen bizkaitar eraikin erdiratua da.
  • San Kristobalgo baseliza (Ikazurieta auzoa).
    Angelu zuzen eta bi isurialdeko teilatuekin. Fatxada nagusia hiru eremutan banatzen da: harlangaitzezkoa behekoa, egurrezko bilbadurarekin bigarrena eta adreiluzkoa hirugarren mailakoa.
  • San Miguel baseliza.
Interesguneak
  • Goikolea errota.
    Duela gutxi arte funtzionamenduan egon da eta, gainera, elektrizitatea ekoizteko erabilia izan zen, Nabarnizko herriari energiaz hornitzeko.
  • Baserrriak.
    Urtza eta Mendigura (Merika), Aldekoa eta Ormaetxe (Lekerika); biak armarriarrekin.
  • Garaiak.
    Aldekoa (Lekerika), Goikoetxea (Uribarri) eta Ibarguen, 1581ean datatua.
Jaiak, frontoia eta jolasguneak

Iluntzar Jai Batzordeak Nabarnizko Udalaren laguntzarekin Andra Mariko zaindari jaiak irailaren 7, 8, 9, 12 eta 13an antolatzen ditu. Ospakizunen artean nabarmentzekoak dira bezpera eguneko bakailo jana herriko hiru tabernetan; Andra Mari eguneko meza nagusia, hamaiketakoa, mus eta briska txapelketak; Andra Mari bigarreneko txantxiku txapelketa eta morokil jana jatetxean; eta ondorengo egunetako herri bazkaria, mozorroak, erromeria eta esku pilota partidak.

Hilak 25etik aurrera zaldi probak ikusteko aukera ere izaten da Eleizalde auzoan.

Udaleko frontoi estaliak jaietako pelota partidak eta bazkari popularra barne hartzeaz gain, nahi duen orok ere erabil dezake.

Halaber umeentzat badira kulunkan aritzeko jolasgune bi jatetxetik gertu: bata Gorostizako Andra Maria eleizaren atzekaldean eta bestea herriko anbulategiaren behekaldean, Eleizalde auzoan biak.

* Frontoiko dutxak egunero daude zabalik, txanpon gutxi batzuren truke, kirola bertan praktikatzen dutenentzat zuzendua edota mendi txango bat egin ostean dutxatu nahi duen guztiarentzat.

Hurbileko landa ostatuak

Txopebenta (Gautegiz Arteaga) / 8,7 Km-tara.
www.casaruraltxopebenta.com Gomendatua

Endeitxe (Ereño) / 4 Km-tara.
www.nekatur.net/endeitxe

Akuiola (Gizaburuaga) / 5 Km-tara.
www.nekatur.net/akuiola

Urresti (Gautegiz Arteaga) / 9,2 Km-tara.
www.urresti.net Gomendatua

Morgota (Kortezubi) / 5 Km-tara.
www.nekatur.net/morgota

Astorki Goikoa (Munitibar) / 6 Km-tara.
www.nekatur.net/astorki

Erreserbatu mahaia T+ 94 625 05 58